Sukaldaritza liburua/Errezetak/Fruitu lehor entsalada
FRUITU LEHOR ETA AHUNTZ GAZTA ENTSALADA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Ardo ozpina edo sagardo ozpina: 15-20 ml.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Eskarola: 4 eskukada, ondo garbitu, lehortu eta zatituak.
- Intxaurra: 50 g. almaizean zanpatu eta ale larrietan.
- Almendra edo arbendol txigortuak: 50 g., almaizean zanpatu ale larritan.
- Piñoia: 50 g. txigortuak.
- Mahaspasa: 50 g. 10 minutu beratuak.
- Ahuntz gazta: 300 g. dadotan.
- Tipulin hostoa: Xehatu.
PRESTAKETAK
aldatu- Katilu batean nahasi ozpin-oliorako osagaiak.
- Pertz batean jarri eskarola, fruitu lehorrak, mahatsa.
- Busti ozpin-olioarekin eta esku garbiekin nahasiz blaitu osagai guztiak.
- Eskukada bat jarri eta zabaldu plateraren erdian.
- Zabaldu gainetik ahuntz gazta dadotan.
- Edertu, albotik ozpin-olio tanta batzuk eta tipulin hostoa zabalduz.
AHOLKUAK
aldatu- Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira. Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagozkion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, urberritzen dira eta azkenik lehortu.
- Entsalada hauek ontzeko ozpin-olioa, saltsa arrosa, jogurt saltsa, esne-gain garratza edo beste edozein saltsa erabil dezakegu.
- Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.