Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ganbaz beteriko txipiroi frijitua

GANBAZ BETERIKO TXIPIROI FRIJITUA

Ganbaz beteriko txipiroi frijituak

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Jarri zartagin bat oliba olioa eta baratxuriarekin sutan.
  • Baratxuria kolorea hartzen hasi aurretik gehitu perrexila eta ganbak.
  • Salteatu dena batera, su bizian, minutu batean eta gazitu.
  • Epeldutakoan, ganba horiekin txipiroiak bete eta itxi txotx batekin.
  • Gatzatu eta irinetan pasa.
  • Jarri beste zartagin bat olioarekin sutan, oso bero dagoenean eta pixkanaka frijitu txipiroiak, ahalik eta kurruskarienak utziz.
  • Zartaginetik erretiratu plater batera.
  • Amaitzeko, platera erdian jarri Tipula eta piper berde sueztitua , buelta osoan txipiroi tinta saltsa, eta zabalduta frijitutako txipiroiak.

AHOLKUAK

aldatu
  • Modu honetara egiteko txipiroiak gehienez behatz baten adinakoa izan behar du.
  • Txipiroia garbitzeko garaian, azala, ondo balu, ( itsatsitako ezer gabe, hondarra, bestelakoak) ez diogu zertan kendu kozinatzeko garaian, zapore berezia emango baitio.