Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txipiroiak bere tintan
TXIPIROIAK BERE TINTAN
MAHAIKIDEAK: 5
OSAGAIAK
aldatuTxipiroiak betetzeko
- Oliba olioa: 50 ml.
- Tipula: 2 xehatu.
- Piper berde italiarra: 1 xehatu.
- Txipiroi txikia: 30 ale ondo garbituak gorputza, garroak eta tinta bananduta.
- Gatza.
Txipiroi saltsarako
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: 3 dadotan.
- Piper berde italiarra: 1 dadotan.
- Ardo txuria: 150 ml.
- Tomate saltsa lodia: 300 ml.
- Ogi txigortua: 8 xerra fin.
- Ura edo arrain salda: 1 l.
PRESTAKETA
aldatuTxipiroi saltsa
- Kazola bat olio eta baratxuriarekin sutan jarri; baratxuria kolorea hartzen hasitakoan, tipula eta piper berdea gehitu.
- Goxatzen utzi eta kolore pitin bat hartzen hasitakoan, ardo zuria gehitu, hau murriztutakoan tomate saltsa, txipiroi tinta eta ogi txigortua ongi nahasi eta azkenik arrain salda gehitu.
- 30 minutuz egosi, irabiagailutik eta txino iragazkitik pasa.
- Irakin eta ondu.
Txipiroiak amaitzeko
- Txipiroiak ongi garbitu, gorputza, garroak, hegalak eta tinta banatuz, ongi lehortu.
- Tipulak eta piper berdea kazola batean olioarekin su eztian jarri.
- Gorritzen hasitakoan, txipiroi garroak eta hegalak gehitu eta 10 minutuz erregosi. Ondu.
- Betegaia epel dagoenean txipiroiak bete eta txotx batekin itxi.
- Txipiroiak gatzatu eta utzi bere horretan minutu batzuk.
- Ondoren eta olio tanta batekin kazola zabal batean eta su bizian salteatu.
- Saltsa gehitu eta 20-30 minutuz su baxuan irakin txipiroiak bigundu arte.
AHOLKUAK
aldatu- Plater hau hurrengo egunean gozoagoa dela esaten da.
- Txipiroiak amukoak eta oso freskoak badira kanpoko azala ez da erretiratu behar.