Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hur biskuit izozkia
HUR BISKUIT IZOZKIA
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
aldatu- Gorringoak: 14 edo 250 g.
- Azukrea-hautsa: 150 g.
- Bainila azukrea: 10 g.
- Hur pralinea: 200 g.
- Gozogintzako esne-gaina: 1 l.
PRESTAKETA
aldatu- Silikonako moldea erabiliko dugu, hau ezean, gurin eta labeko paperarekin molde bat estali beharko dugu.
- Gorringoak azukrearen erdiarekin harrotu.
- Esne-gaina gainerako azukrearekin, tartean bainila zaporekoarekin harrotu.
- Nahastu lehenik pralinea kontu handiarekin gorringoarekin, eta ondoren, esne-gain harrotuarekin.
- Nahastu poliki poliki jaitsi gabe.
- Bete guk hasieran prestatutako moldeak eta izozkailuan sartu.
- Behar dugunean, moldetik atera eta papera balu hau kendu.
AHOLKUAK
aldatu- Biskuita moztu behar izanez gero, aizto bero bat erabiliko dugu.
- Garrantzitsua da osagai guztiak nahasteko garaian, kontuz egitea, jaitsi ez daitezen.
- Biskuit honi zapore desberdinak (pralineak, txokolatea, intxaurrak, pasak....) gehitzea izango dugu, hartara biskuit desberdinak lortuz.