Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kuia krema

KUIA KREMA

Kuia krema

MAHAIKIDEAK 4.

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Eltze batean olioa baratxuriarekin sutan jarri; gorritzen hasitakoan, gehitu tipula.
  • Kolorea hartzen hasitakoan, kuia gehitu eta hori ere su ertainean kozinatu 5 minutuz.
  • Busti ardo zuriarekin lehenik eta hau murriztutakoan saldarekin estali.
  • Utzi egosten 25 minutuz.
  • Irabiagailutik pasa, krema fin bat lortu arte. Krema dentsitatea sortzeko salda gehiago beharko balu gehitu.
  • Irakinaldi bat eman eta ondu.
  • Nahi izatera zartagin batean eta olio beroarekin ogi mami edo urdaiazpiko zatiak frijitu. Horiek kremaren gainean jarri.

OHARRAK

aldatu
  • Sukaldari askok amaieran esne gain zurrusta bat gehitzen diote. Hori bakoitzaren aukeran.