Sukaldaritza liburua/Errezetak/Legatz betea
- LEGATZ BETEA
OSAGAIAK
aldatu- Legatza: 800 g., 16 xerra finetan.
- Gatza.
- Ganbak baratxuritan: 120 g.
- Irina eta Arrautza: Arrautzeztatzeko.
- Ekilore olioa edo oliba olioa: 200 ml.
- Itsaski saltsa edo ilar saltsa: 300 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Legatz xerrak gazitu ondoren erretilu batean zabaldu.
- Koilara baten laguntzaz ganbak 8 legatz xerra erdiren gainean banatu eta soberan ditugun xerrekin estali.
- Irin eta arrautzetan pasatu eta zartagin batean su ertainean frijitu.
- Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.
- Saltsa amerikarra, saltsa berdea edo ilar saltsa ongi doakio hornigai moduan.
AHOLKUAK
aldatu- Arraina frijitzeko garaian kontu handia eduki behar da ongi egiteko. Su bizian frijitzen badugu, posible da barrutik gutxi egina geratzea; kasu horretan, labean minutu batzuetan sartu beharko dugu.
- Plateraren azpialdean amerikar saltsa, ilar saltsa edo saltsa berdea jar genezake.