Sukaldaritza liburua/Errezetak/Limoi moussea
LIMOI MOUSSEA
MAHAIKIDEAK: 8 .
OSAGAIAK
aldatu- Limoi krema: 600 g.
- Limoi zukua: 1 zuku iragazia.
- Limoi azala: 1 birrindua zuria gabe.
- Gelatina orria: 16 g.
- Merenge italiarra: 200g.
- Esne-gaina: 500 g. erdi harrotu.
PRESTAKETA
aldatu- Gelatina orriak ur hotzetan beratzen eduki 5 minutu.
- Gelatina nahastu limoi zukuarekin eta azal birrinduarekin.
- Mikrouhin labean epeldu, gelatina urtu arte.
- Nahastu limoia kontu handiarekin limoi kremarekin lehenik, merengea ondoren, eta esne-gaina azkenik.
- Ontzietan jarri edo moldeetan zabaldu eta hozten utzi.
AHOLKUAK
aldatu- Osagai desberdinak nahasteko garaian, inoiz ez irabiatu, kontu handiarekin nahastu bakarrik.
- Esne-gaina nahasteko garaian, gainerako osagaiak ezin dira inoiz beroak egon; bestela, esne-gaina jaitsi egingo zaigu.
- Gelatinari eman nahi diogun gogortasunaren arabera, gelatina gehiago edo gutxiago erabiliko dugu.
- Gelatina horri beste estalki bat jarri nahi izanez gero, lehenengo izoztu egin behar.
- Fruitu zati edo saltsarekin aurkeztu dezakegu.