Sukaldaritza liburua/Errezetak/Meroa plantxan

MEROA PLANTXAN

Meroa plantxan

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Gatzatu mero zatiak eta bere horretan eduki 5 minutuz.
  • Piztu plantxa eta labea 200ºC-tara.
  • Plantxan oso bero dagoenean arraina oliotan pasa eta bi aldetatik kolorea eman denbora laburrean.
  • Ondoren labeko erretilu bat txakolinarekin busti eta honen gainean mero zatiak eta muskuiluak bananduta. Sartu labera 5 minutuz, muskuiluak ireki bitartean eta arraina egin arte.
  • Erretiratu labetik eta erretilu azpian dagoen salda iragazi.
  • Nahasi salda hau, tomate saltsarekin eta tabaskoarekin. Gatzarekin ondu.
  • Zerbitzatzeko garaian jarri platearen azpian itsaski saltsa eta gainean meroa, alboetan muskuiluak oskol eta guzi edo haragia bakarrik jarriko dugu.
  • Amaitzeko tipulin hosto xehatua gehituko diogu gainetik.

AHOLKUAK

aldatu
  • Nahi izatera muskuiluak labetik kanpo lurrunetan ireki daitezke ardo zuriarekin.
  • Kontu izan arraina gehiegi egin gabe.