Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mertxika entsalada
MERTXIKA ENTSALADA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Ozpina: 15 ml.
- Gatza.
- Jogurt naturala: 50 ml.
- Esnea: 25 ml.
- Maionesa: 25 ml.
- Baratxuria: 1 xehatu.
- Tipulin hostoa: Eskudada txiki 1 xehatu.
- Letxuga eta entsaladako hostoak: 2 eskukada garbi, lehortu eta zatitu.
- Mertxika horia: 4.
PRESTAKETAK
aldatu- Katilu batean nahasi oliba olioa, gatza eta ozpina.
- Beste batean berriz , maionesa, jogurta, esnea, baratxuria eta tipulin hostoa.
- Entsalada muntatzeko, pertz batean letxuga hostoak jarri eta busti ozpin-olioarekin, ongi blaitu ondoren, plateraren azpian jarri.
- Mertxika erdibitu, hezurgabetu eta xerra finetan moztu.
- Zabaldu mertxika, letxugaren gainetik eta hari batzuk eginez, jogurt saltsarekin ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira. Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagozkion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, urberritzen dira eta azkenik lehortu.
- Entsalada hauek ontzeko ozpin-olioa, saltsa arrosa, jogurt saltsa, esne-gain garratza edo beste edozein saltsa erabil dezakegu.
- Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.