Sukaldaritza liburua/Errezetak/Muskuiluak lurrunetan
MUSKUILUAK LURRUNETAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Muskuiluak: 1600 g.
- Ardo zuria: 150 ml.
- Ura: 150 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Labana baten laguntzaz garbitu muskuiluak, banan banan, oskolean itsatsita daudenak arraskatuz eta ileak kenduz, garbitu uretan.
- Kazola altu baten azpian, jarri ura eta ardo zuria.
- Sartu bertan muskuiluak; tapa bat jarri eta sua piztu.
- Ura irakiten hasitakoan, utzi minutu inguruan muskuilu guztiak ireki arte.
- Bertatik atera eta jan.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu eduki muskuiluak gehiegi egosi gabe, haragia azkar lehortzen eta zailtzen da eta.
- Tomate saltsa, piper saltsa edo saltsa berdea batekin lagundu daitezke. Saltsa hauek normalean piperrauts minarekin lagunduak prestatzen dira.