Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pasta entsalada
PASTA ENTSALADA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina.75 ml.
- Jerez ozpina, limoia edo sagardo ozpina: 15 ml.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Koloretako pasta espiral egosia: 300 g.
- Tomatea: 2 zuritu, hazirik gabe eta dadotan.
- Pikillo piperra: 4 dadotan.
- Arto egosia: 100 g.
- Mahaspasa: 100 g.
- Barrako gazta: 100 g. dadotan.
- Hegaluze egosia: 100 g.
- Urdaiazpiko egosia: 100 g. dadotan.
- Letxuga mota desberdinak: Eskukada 1 garbitu, lehortu eta lerro erditan.
PRESTAKETAK
aldatu- Katilu batean nahasi, olioa, ozpina, gatza eta piperbeltza, irabiatu.
- Bestetik, pertz batean pasta, tomatea, piperra, artoa, mahaspasak, ilarrak, hegaluzea, urdaiazpikoa eta letxuga nahasi.
- Busti ozpin-olio pitin batekin, eta osagai guztiak maneatu.
- Kontu handiarekin erretiratu pertzetik, soberako ozpin-olioa bertan utziz.
- Plater batean aurkeztu.
- Dadotan moztutako tomatea eta mahaspasa batzuk alboan zabalduz edertu dezakegu.
AHOLKUAK
aldatu- Entsalada honi bestelako osagai ugari gehitzea ere badago eta ozpin-olio desberdinak ere bai.
- Gogoratu azken momentuan ondu behar dela. Ez blaitu letxuga gehiegi.