Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata pastel betea

PATATA PASTEL BETEA

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

aldatu


PRESTAKETA

aldatu
  • Nahastu katilu batean, hegaluzea, arrautza egosia, pikillo piperra, surimia eta maionesa.
  • Kazola batean jarri irakiten ura, esnea, gurina eta gatza.
  • Irakiten dagoela, gehitu poliki poliki patata lehortua, espatula batekin nahasten dugun bitartean.
  • Patata purea egindakoan, sutatik kendu eta utzi hozten.
  • Mahai batean film papera zabaldu eta honen gainean purea banatu.
  • Jarri gainean beste film paper zati bat eta arrabolarekin zabaldu.
  • Kendu gaineko film papera eta banatu gainean betegarria albo batean.
  • Film paperaz lagunduz, biltzen joango gara, biribildu bat sortuz eta film papera beti kanpotik doalarik.
  • Biribildua osatua dugunean, albotik ongi estutu eta hari batekin lotu.
  • Sartu hozkailuan eta utzi ongi hozten.
  • Film papera kendu eta moztu 2 zm. xafletan eta zerbitzatu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Patata pureak lehorra egon beharko du gero ongi moztu ahal izateko.
  • Sarrerako moduan pikatzeko jar genezake.
  • Betegaia aldatzea badugu.