Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txerri solomo betea

TXERRI SOLOMO BETEA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETAK

aldatu
  • Jarri zartagin zabal bat, erdian olioa duela, sutan.
  • Zartagina bero dagoenean, gehitu barazki eta perretxikoak. Erregosi 5 minutu inguru, barazkia ongi bigundu arte; amaieran gatzarekin ondu.
  • Solomo zatia puntazorrotzarekin garbitu ( soberako koipeak eta nerbioak ) pitin bat. Ondoren, aizto zorrotz bat erabiliz, xerra luze bat egin, haragia barrurantz moztuz, zentimetro 1 edo 2 cm.-ko lodiera duena. Ahalik eta xerra luzeena egin. Ondoren xerra luze hauetako bakoitza, zabalean, erditik moztu.
  • Horrela ba, 15 cm. zabalera eta 15 cm. ( xerraren loditasunaren baitan ) luzera inguru duten 4 xerra lortuko ditugu. Xerra hauek erretilu batean zabaldu.
  • Gatz eta piperbeltzarekin ondu ondoren, hirugihar geruza batekin estali txerri solomoa eta honen gainean, barazki eta perretxikoak zabaldu.
  • Kiribildu zilindro moduko bat osatuz.
  • Lotu listariarekin.
  • Gatz eta piperbeltzarekin ondu ondoren, labeko erretilu batean jarri. Olioarekin igurtzi eta ardo zuriarekin busti ondoren, 200ºC-tan labera sartu 15 minutuz.
  • Denbora hori pasatutakoan, erretilua labetik atera eta haragi zatia gorde. Haragi saldarekin berriz, erretilua busti eta itsatsita dagoen zukua berreskuratu.
  • Zuku hau iragazi eta berriro irakiten jarri, ondoren uretan disolbatutako arto irin finduarekin saltsa dentsitatea eman.
  • Amaitzeko, haragi zatiari hariak kendu, eta 2 edo 3 zentimetrotako xerretan moztuta edo bere horretan , saltsarekin gainetik busti.

AHOLKUAK

aldatu