Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txipiroi begi handiak bere tintan

TXIPIROI BEGIHANDIA BERE TINTAN

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Begihandi freskoa: 1200.g. Ongi garbitu, lehortu eta karratu handietan.
  • Gatza.
  • Oliba olio birjina: 60 ml.
  • Baratxuria: 3 xerratu.
  • Tipula: 2 lerrotan.
  • Piper berdea: 1 lerrotan.
  • Tomate saltsa lodia: 200 ml.
  • Ogi txigortua: 6 xerra.
  • Arrain salda: 100 ml.
  • Begihandiaren tinta freskoa.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola batean olioa baratxuriarekin jarri, hau gorritzen hasitakoan tipula eta piper berdea gehitu eta elkarrekin erregosi.
  • Jarraian tomate purea, ogia , salda eta txipiroien tintak gehitu.
  • Irakiten eduki 30 minutuz.
  • Irabiagailutik eta iragazki txinotik pasa.
  • Saltsa irakiten jarri eta ondu.
  • Txipiroi zatiak erretilu batean gatzatu eta bere horretan eduki minutu batzuk.
  • Kazola zabal batean olio tanta batekin txipiroi zatiak laburrean salteatu.
  • Saltsa gehitu eta utzi irakiten su baxuan bigundu arte.
  • Begi handiaren tamainaren arabera denbora gehiago edo gutxiago beharko du.

AHOLKUAK

aldatu
  • Esaten da plater hau hurrengo egunean goxoagoa dela.
  • Begihandia amukoa, freskoa eta azala garbia badu, hau ez dugu zergatik kenduko. Zapore berezia emango bai dio.