Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txirlak marinel erara
TXIRLAK MARINEL ERARA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Tipula: ½ xehatu.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Irina: 15 g.
- Ardo zuria: 50 ml.
- Tomate saltsa: 50 ml
- Arrain salda edo ura: 200 ml.
- Txirla handia: 1200-1600 g.
PRESTAKETA
aldatu- Ur gatzatu hotzetan txirlak ondo garbitu, oskol eta hondar zatiak kenduz.
- Kazola batean eta su baxuan tipula olioarekin goxatzen jarriko dugu, erdi eginik dugunean baratxuria gehitu.
- Barazkia goxatuta dagoenean, perrexila eta irina lehenik eta ongi nahasi ondoren, ardo zuria gehitu, jarraian tomate saltsa eta arrain salda.
- Saltsa irakiten dugunean, txirla handiak gehitu eta estalki bat jarriko diogu.
- 2 minutuz sutan irekitzen utzi.
- Koilara baten laguntzaz saltsarekin busti txirlak eta zerbitzatu.
AHOLKUAK
aldatu- Plater honi ez diogu gatzik jarriko, normalean txirlak botako dutena nahikoa izango delakoan.
- Txirla oso gutxi kozinatu behar da, bestela lehortu eta gogortu egiten da.