Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolatezko Euskal pastela
TXOKOLATEZKO EUSKAL PASTELA
MAHAIKIDEAK: 8 lagunentzat.
OSAGAIAK
aldatu- Irina: 300 g. bahetu.
- Arrautza: 1.
- Gorringoa: 2.
- Azukrea: 200 g.
- Gurina: 200 g.
- Laranja azal birrindua: 1 zati zuririk gabe.
- Gurina eta irina: Moldea estaltzeko.
- Gatz fina: Pitin bat.
- Txokolate krema: 800 ml.
- Arrautza: 1 pastela margotzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Irinarekin sumendi bat egin. Erdian irina, arrautzak, gorringoak, azukrea, gurina pomada puntuan eta limoi azala jarri.
- Eskuekin landu bola bat osatu arte.
- Tarta bukatzeko, Labea 180Cº-tan piztu. Moldea gurinez eta irinez estali.
- Arrabolaren laguntzaz orearen erdiarekin gutxi gorabehera moldea estali. Moldetik kanpo soberan geratzen den orea moztu.
- Txokolate krema zabaldu moldean.
- Arrautza irabiatuarekin orearen kanpoaldea margotu.
- Orearen beste erdia arrabolarekin zabaldu eta estali. Sardexka baten puntaren laguntzaz bi oreak zapaldu. Arrautza irabiatuarekin margotu. Sobratutako ore puntak, zabaldu eta lauburu bat egin, eta pastelaren gainean jarri. Hau ere arrautzaz margotu.
- Labera sartu 170Cº-tan, 30 minutu inguru. Labetik atera eta hozten utzi.
AHOLKUAK
aldatu- Orea egiteko garaian legamia pitin bat ere gehitu liteke, modu honetara, gaileta arinagoa izango da.
- Pastel krema, gerezi krema, Kafe krema .....erabili dezakegu zapore desberdinak lortzeko.