Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolatezko ijito besoa

TXOKOLATEZKO IJITO BESOA

MAHAIKIDEAK: 6.

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Bizkotxo xafla, labeko paperean egin, behin labetik aterata paperetik banandu eta berriro honen gainean jarri, hasierako posizioan.
  • Bizkotxoa jarabearekin busti.
  • Gure gorputzetik gertuen dagoen bizkotxoaren 3/4eko azalera  trufarekin tapatu.  
  • Paperaren alboei bi eskuekin heldu eta biltzen joan. Papera beti kanpotik eramanez,  zilindro bat osatu. Hozkailuan sartu.
  • Hotza dagoenean, papera kendu eta trufarekin geruza fin bat emango diogu kanpotik.
  • Ondo hozten utzi, eta epela dagoen burdin sare baten gainean jarri, eta txokolate bainua emango diogu gainetik.
  • Izkinak zuzen gera daitezen zerradun labana batekin moztu, eta trufarekin estali.
  • Bukatzeko, mahuka batekin eta txokolatezko txirbilekin edertu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Bizkotxoa jarabearekin bustitzeko garaian, kontuz ibili behar da, zeren gehiegi hidratatzen badugu, biltzekoan puska daiteke eta berdin gutxi egiten badugu ere.