Sukaldaritza liburua/Errezetak/Untxia labean errea
UNTXIA LABEAN ERREA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Untxia: 1.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Ardo zuria: 50 ml.
- Barazki salda, salda zuria edo ura. 100 ml.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
PRESTAKETAK
aldatu- Untxiari burua kendu, uretan pasa eta lehortu.
- Labana baten laguntzaz, erditik ongi zabaldu.
- Untxia oliotan igurtzi lehenik, eta gatz eta piperbeltzarekin ondu ondoren.
- Piztu labea 200ºC-tan.
- Baratxuria, perrexila eta olioa nahastu katilu batean.
- Jarri untxia labeko erretilu batean, zabaldua, tripak gorantz dituela.
- Busti ardo txuri eta saldarekin.
- Sartu labera 12 minutuz.
- Buelta eman eta perrexil eta baratxuriarekin estali haragia.
- Erre beste bost bat minutuz; labetik atera, bere horretan utzi minutu batzuetan, moztu eta zerbitzatzeko.
AHOLKUAK
aldatu- Patata frijituak, patata gorrituak, edozein entsalada, edo barazki erabil liteke hornigai moduan.
- Untxia gehiegi eginez gero, erraz lehortzen da, eta baratxuriak erretzeko arriskua dugu.