Sukaldaritza liburua/Errezetak/Usakume errea
USAKUME ERREA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Usakumea: 4.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Oliba olioa: 50 ml.
- Ardo gozoa: 150 ml.
- Haragi salda iluna: 400 ml.
- Arto irin findua: 20 g.
PRESTAKETA
aldatu- Piztu labea 220ºC-tan.
- Garbitu usakumea, lumak kendu, erre sutan luma txikiak, tripak eta urdailak ongi erretiratu eta ur hotzetan garbitu.
- Lehortu zapi batekin eta lotu hariarekin.
- Gatzez eta piperbeltzez ondu.
- Labeko erretilu batean jarri usakumea oliotan bustia, sartu labera.
- 10 minutuz erre. Labetik atera erretilua eta erretiratu usakumea.
- Koipea kendu ondoren gehitu ardo gozoa erretilura, bildu itsatsita dagoen gelatina espatula batekin eraginez. Iragazi salda hori.
- Jarri haragi salda irakiten eta gehitu erretiluko salda.
- Ur hotzetan disolbatutako arto irin findua gehitzen joan hagatxoarekin eragiten diogun bitartean.
- Arto irina gehitu guk nahi dugun dentsitatea lortu arte.
- Usakumeari kendu hariak eta osorik edo erdibituta jarri platerean.
- Saltsa gainean edo aparte aurkez liteke.
AHOLKUAK
aldatu- Kontua eduki haragia gehiegi egin ez dadin, bestela gogortu egingo zaigu eta.
- Lagungarri moduan, sagar purea, gaztaina purea, patata purea, konpota erabili ditzakegu.