Sukaldaritza liburua/Errezetak/Usoa salmisean
USOA SALMISEAN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Usakumeak: 4.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Baratxuria: 2 xerretan.
- Tipula: 2 lerrotan.
- Azenarioa: 1 lerrotan.
- Brandya: 50 ml.
- Ardo beltza: 100 ml.
- Irina: 25 g.
- Salda iluna: 300 ml.
- Barrengorri salteatua: 200 g.
- Hirugiharra: 100 g.
PRESTAKETA
aldatu- Piztu labea 220ºC-tan.
- Garbitu usakumea, lumak kendu, erre sutan luma txikiak, tripak eta urdailak ongi erretiratu eta ur hotzetan garbitu.
- Lehortu zapi batekin eta lotu hariarekin.
- Gatzez eta piperrautsez ondu.
- Labeko erretilu batean jarri usakumea oliotan bustia, sartu labera.
- 7 minutuz erre. Labetik atera erretilua eta erretiratu usakumea.
- Banandu usakumearen izterrak, bularkiak, karkasak eta gorde.
- Jarri sutan kazola bat olioa eta baratxuriarekin, gorritzen hasitakoan gehitu, tipula eta azenarioa eta hauek ere gorritu.
- Irina nahastu ondoren, garreztatu lehenik eta busti ardoarekin ondoren.
- Ardoa murriztutakoan, sartu izterrak eta busti saldarekin .
- Utzi egosten haragia egin arte. Erretiratu izterrak eta karkasa eta saltsa pasa irabiagailutik eta txino iragazkitik.
- Egosi salda eta ondu. Gorde.
- Beste alde batetik salteatu hirugiharra eta barrengorriak.
- Zerbitzatzeko bularkiak zartagin batean su bizian minutu pare batean pasatu, xerratu eta abaniko moduan platerean zabaldu.
- Plateraren beste aldean jarri izterrak saltsarekin eta hirugiharra eta txanpiñoiak.
AHOLKUAK
aldatu- Pater hau prestatzeko usakumea izatea ezinbestekoa da, bereziki bularraldea oso gogorra egoterik nahi ez badugu.
- Lagungarri moduan, sagar purea, gaztaina purea, patata purea, konpota.... ondo doazkio.