Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Itsaski saltsa

ITSASKI SALTSA EDO AMERIKARRA

Itsaski saltsa edo saltsa amerikarra

MAHAIKIDEAK: 2 litro saltsa ateratzeko.

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola bat olio eta baratxuriekin sutan jarri.
  • Baratxuria gorritzen hasitakoan, tipula, porrua eta azenarioa gehitu.
  • Su ertainean eduki barazkiak gorritu arte, ganbak gehitu eta brandyarekin garreztatu. Ongi nahasi eta ganba buruak gorritzen utzi.
  • Jarraian, ardo zuria gehitu eta hau murriztutakoan tomate saltsa lehenik eta arrain salda ondoren.
  • 40 minutuz egosten utzi, ondoren irabiagailuan xehatu eta iragazki oso fin batetik pasatu.
  • Lortzen dugun saltsa berriro irakin. Uretan disolbatutako arto irin finduarekin dentsitatea zuzendu. Bukatzeko gazitu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Ganba eta itsaskiek buruan hondar fin-fin moduko bat askatzen dute. Hori ondo kentzeko, pasa behar dugun iragazkiak oso fina izan beharko du.