Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Marinatuak

Sukaldaritza Liburua


Marinatua adobo likidoago bat bezala defini dezakegu. Osagai gordin bat, prestaketa usaintsu likido batean ( ardoa, ozpina, limoia, barazkia, espeziak, olioak, azukrea...) denbora batez murgilduta edukitzeri esaten zaio.

Marinatuen helburuak aldatu

  1. Osagai nagusiaren zapore gogorrak leuntzea.
  2. Osagai nagusiak lurrinak eta zaporeak hartzea.
  3. Osagai nagusia biguntzea.
  4. Osagai nagusiaren kontserbazioa luzatzea.

Marinatu daitezkeen osagaiak aldatu

Mota guztietako haragiak, baina bereziki ehizakoak, arrainak, barazkiak, itsaskiak ere marina daitezke. Basurdea, oreina, erbia, untxia, txerrikiak, behikiak, arkumea, hegalaburra, izokina....

Marinatuak prestatzeko erabiltzen ditugun osagaiak aldatu

Olioa, ozpina edo limoia, barazki eta belar usaintsuak, espeziak, likoreak, ardoak....

Marinatu motak aldatu

Marinatu gordinak aldatu

Marinatua prestatzeko erabiltzen diren osagaiak, (barazkiak zatitu egiten dira) gordinik nahasten dira. Bertan murgiltzen da osagai nagusia eta nahi den denboran hozkailuan beratzen edukitzen da. Osagai nagusia erretiratu, lehortu ondoren kozinatzen da edo bere horretan nahiko gordinik jaten da. Nahi izanez gero, marinatua prestatzeko erabili ditugun osagaiak aprobetxa daitezke.

Marinatu erregosia aldatu

Marinatua prestatzeko erabiltzen diren barazkiak sueztitu egiten dira. Barazki hauek busti eta elkarrekin egosten dira. Bertan murgiltzen da osagai nagusia eta nahi den denboran hozkailuan beratzen edukitzen dira. Osagai nagusia erretiratu, lehortu eta ondoren kozinatzen da. Barazkiak, nahi izatera, aprobetxa daitezke saltsa prestatzeko.

Marinatuak non gorde aldatu

Kontuan izan marinatuak beti hozkailuan gorde behar direla eta erabiltzen diren ontziek gogorrak izan beharko dutela elementu azidoak jasateko.

Marinatzeko denborak aldatu

Oso gogorra den basurde bat edo biguna den arrain bat marina dezakegu. Denborak ez dira berdinak izango, Biguntzeko helburua dugun osagai gogorretan 48 ordu ere eduki dezakegu, aldiz, biguna den arrain edo barazkia denbora gutxiagoan edukiko dugu.

Errezetak aldatu