Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tolosako babarrunak
(Tolosako babarrunak(e)tik birzuzenduta)
TOLOSAKO BABARRUNAK
MAHAIKIDEAK: 8.
OSAGAIAK
aldatu- Babarrun gorria: 800 g.
- Porruaren zuria: 1 xehatu.
- Tipula: 1,5 xehatu.
- Saiheskia: 500 g.
- Oliba olio birjina:150 ml.
- Gatza.
- Hornigaiak apartean zerbitzatzeko: Odolki egosia ,Txorizo egosia txerri saiheskia, Aza olioak, Ibarrako piperrak ozpinetan...
PRESTAKETA
aldatu- Babarrunak bezperatik beratzen jarriko ditugu.
- Hurrengo egunean, babarrunak urez estalita eta bi behatz gehiago jarrita sutara eraman.
- Irakiten hasitakoan, sua gutxitu eta gainean bildutako bitsa kendu.
- Su txikian olio gordin zurrusta 1, porrua, tipula erdia eta saiheskia gehitu.
- Ordu bete irakiten eduki ondoren, saiheskia erretiratu.
- Ordubete horretan, beste tipula olioarekin su baxuan goxatu eta egosten ari diren babarrunei gehituko diegu.
- Babarrunak bigundu 3 ordu inguru su baxuan egosiz, gatza eman eta bere horretan utzi 20 minutuz utzi jan aurretik
OHARRAK
aldatu- Hornigaiak ( Odolki egosia, txerri saiheskia, Txorizo egosia , Aza olioak , piperrak ozpinetan) aparteko ontzi batean zerbitzatuko ditugu.
- Gogoratu eltzekariei gatza azken momentuan bota behar zaiela.
- Babarrunei ura gehitu beharko bagenie kantitate txikietan gehitu, kantitate handiago beharko balu ur beroa erabili.
- Babarrunak zenbat eta zaharragoak izan egosteko denbora gehiago beharko du.