Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zainzuri beteak

ZAINZURI BETE ETA FRIJITUAK

MAHAIKIDEAK 4

OSAGAIAK

aldatu

Saltsa

PRESTAKETA

aldatu
  • Zainzuriak ongi garbitu eta zurigailuarekin kanpoko azal gogorra kendu.
  • Jarraian labanaren laguntzaz, azpialdeko zuntz zati gogorra moztu.
  • Jarri kazola zabal bat sutan, gatz eta azukre pitin batekin.
  • Murgildu bertan zainzuriak eta egosi 10-12 minutuz, loditasunaren arabera.
  • Bitsadera batekin atera erretilu batera eta zabaldu.
  • Moztu zainzuriak erditik luzetara.
  • Hauen gainean eta luzetara jarri ondo xukatutako ziazerba lerroak.
  • Ondoren zainzuri erdi bakoitzari, hiru ganba gurutzatuko dizkiogu, bat punta aldera, bestea erdi aldera eta azkena zuztar aldera.
  • Kontu eta pazientzia handiarekin eta bi eskuak baliatuz, irin eta arrautzetan pasatu.
  • Zartagin batean olio berotan, hau ere pazientzia eta kontu handiarekin frijitu.
  • Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.
  • Saltsa egiteko katilu batean nahasi, aza, maionesa eta esne-gaina, saltsa arin bat sortuz. Jarri hori zainzurien azpian.

AHOLKUAK

aldatu
  • Lan handia duen prestaketa da baina oso goxoa geratzen da.
  • Pazientzia handia eduki behar da, irin eta arrautzetan pasatzeko, ganbak eta ziazerbak erraz erortzen baitira.