Sukaldaritza liburua/Errezetak/Alberjini betea
ALBERJINIA BETEAK
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Alberjinia: 2 .
- Oliba olio birjina:100 ml.
- Tipula: 1 xehatu.
- Azenarioa:1 xehatu.
- Behiki haragi birrindua: 750 g.
- Gatza.
- Tomate saltsa: 200 ml.
- Gazta birrindua: 200 g.
PRESTAKETA
aldatu- Alberjiniak garbitu eta luzeran erditik moztu.
- Koilara txiki baten laguntzaz, alberjinia hauek hustu egingo ditugu zentimetro bat azalari estalita utziz. Kendutako mamia dado txikitan moztuko dugu.
- Zartagin batean olio pitin batekin eta denbora laburrez alberjinia erdiak salteatu eta erretiratu.
- Zartagin berean eta beste olio pitin batekin, tipula eta azenarioa sutan jarri, gorritzen hasitakoan, alberjinia dado txikitan gehitu ondoren 10 minutuz sueztitu.
- Jarraian, haragi birrindua erantsi eta hau ere kozinatu, lehortu arte. Ondoren tomate saltsa gehitu eta goxatzen utzi 15 minutuz ondu aurretik.
- Alberjinia bete eta gazta birrindua gainetik gehitu, ondoren grilla edo labea erabiliz gainerre.
AHOLKUAK
aldatu- Betegai moduan beste barazki batzuk ere erabili daitezke, tipula, azenarioa ….
- Edozein haragi motarekin egin dezakegu plater hau.
- Tomate saltsa betegai moduan jarri beharrean saltsa moduan erabil daiteke.