Sukaldaritza liburua/Errezetak/Aza egosia
AZA EGOSIA
OSAGAIAK
aldatu- Aza: Garbitu, bihotza kendu eta lerro zabaletan.
- Ura.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Azaren kanpo aldeko hosto zahar eta itsusiak kendu eta egoki daudenak uretan garbitu.
- Tipula ganibeta erabiliz, azaren burua lau zatitan moztu eta zurtoin gogorra kendu.
- Zati bakoitza berriro uretan garbitu eta lerro zabaletan edo chiffonade eran moztu.
- Marmita erdi batean ur gatzatu ugari irakiten jarri.
- Ur irakin honetara aza poliki-poliki gehitu eta 18 minutuz egosi.
- Iragazi aza.
AHOLKUAK
aldatu- Aza egosterakoan, poliki poliki gehitu, urak irakinaldia gal ez dezan, modu honetan kolorea hobeto gordeko du.
- Egosteko denbora luzatzen badugu, usain eta koloreak asko aldatuko zaizkio.
- Euskal Herrian Gabonetan jateko ohitura izan da aza olioa.
- Tolosako babarrunak hornigai moduan eramaten du edo zainzuri beteak plateraren saltsa prestatzeko ere erabil dezakegu.
- Azaren salda, barazki salda bikaina da, bere horretan hartzeko edo beste prestaketa batzuk ontzeko balio du.