Sukaldaritza liburua/Errezetak/Azalore arrautzaztatua

AZALORE ARRAUTZAZTATUA

Aza lore arrautzaztatua

HORNIGAIA

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Muturzorrotza erabiliz garbitu azalorea kanpoaldetik, ondoren moztu sail txikietan.
  • Garbitu ur hotzean.
  • Ura irakiten hasitakoan, gehitu azalorea eta 16-18 minutuz egosi.
  • Puntazorrotza ziztatuz biguna dagoenean ikusi, horrela dagoenean (kontuan hartu gero frijitu egingo dugula) bertatik atera bitsadera baten laguntzaz.
  • Ur hotzetan barazkiaren irakinaldia moztu.
  • Irinarekin lehenik eta arrautza irabiatuarekin ondoren estali azal orea eta olio berotan frijitu.
  • Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.

maionesarekin

AHOLKUAK

aldatu
  • Kontu handia izan gehiegi egosi gabe, azalorea erraz desegiten baita.
  • Kazolatik erretiratzeko garaian, bitsadera erabili eta inoiz ez irauli.
  • Alioli edo maionesarekin zerbitza daiteke.
  • Beste barazki plateren hornigai moduan erabil daiteke.