Sukaldaritza liburua/Errezetak/Babak ilarrekin
BABAK ILARREKIN
MAHAIKIDEAK:4
OSAGAIAK
aldatu- Baba egosia: 500 g.
- Ilar egosia: 500 g.
- Oliba olioa birjina: 70 ml.
- Tipula: 1/2 xehatu.
- Baratxuria: 3 xehatu.
- Urdai gazia: 100 g dadotan.
- Irina: 25 g.
- Ilar salda: 250 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Babak eta ilarrak bakoitza bere aldetik puntuan egosi.
- Ilarren salda gorde eta babak egosi ondoren zuritu.
- Kazola batean olioarekin tipula sueztitzen jarri.
- Tipula goxatzen hasitakoan, baratxuria gehitu eta elkarrekin su baxuan sueztitu gorritu bitartean.
- Barazkia ongi eginik dugunean, urdaiazpikoa eta irina gehitu.
- Minutu batez elkarrekin kozinatu hagatxoarekin edo espatularekin mugitzen dugun bitartean eta saldarekin busti.
- Jarraitu hagatxoarekin mugitzen, pinportarik ez ateratzeko.
- Irakiten hasitakoan, barazkiak gehitu eta minutu bat egosi.
- Gatzarekin ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Ohikoa da arrautza galdarraztatu bat hornigai moduan jartzea.
- Babak zuritzea ez da derrigorrezkoa baina jateko plater finagoa geratzen da; Edozein kasutan zurituko bagenu mantenugaiak galduko genituzke.