Sukaldaritza liburua/Errezetak/Caprese entsalada
CAPRESE ENTSALADA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Tomate heldua: 500 g.
- Mozzarela gazta freskoa: 400 g.
- Albaka hosto freskoa: Eskukada txiki 1.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Piperbeltz.
- Gatza.
- Tipulin hostoa: Hosto batzuk xehatu.
PRESTAKETAK
aldatu- Tomateak zuritu eta atal edo xerretan moztu.
- Mozzarela cm. bateko xerretan moztu.
- Zabaldu plateraren azpian tomatea, eta hauen gainean mozzarela lehenik, eta albaka hostoa ondoren.
- Katilu batean olioa, gatza eta piperbeltza nahastuz, ozpin-olioa burutu.
- Hari batzuk eginez, ondu entsalada gainetik.
- Edertu tipulin hostoarekin.
- Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.
AHOLKUAK
aldatu- Mozzarela gazta eskura ez izanez gero, edozein gazta freskorekin ere bikain geratuko zaigu.
- Ez da ezinbestekoa ozpin-olio guzia erabiltzea, kontu izan letxuga gehiegi blaitu gabe.