Sukaldaritza liburua/Errezetak/Eperrak txokolate saltsan
EPERRAK TXOKOLATEAREKIN
MAHAIKIDEAK 4
OSAGAIAK
aldatu- Eperrak: 2.
- Gatza.
- Piperrautsa.
- Oliba olio birjina: 70 ml.
- Tipula: 2 lerrotan.
- Baratxuria: 1 xerretan.
- Erramua: Hosto 1.
- Iltzea: 2 ale .
- Ardo zuria: 50 ml.
- Salda iluna: 1 l.
- Txokolate estalki beltza: 50 g. Zatitua.
PRESTAKETA
aldatu- Garbitu ondo eperra, lumak erre, urdaila kendu eta ur hotzetan garbitu ondoren lehortu.
- Lotu hariarekin, ondu gatz eta piperrautsarekin.
- Kazola estu batean olioarekin su bizian kolorea eman.
- Atera txoriak eta gehitu tipula eta baratxuria.
- Kolorea hartutakoan, gehitu ardo zuria.
- Hau murriztutakoan, sartu bertara erramua, iltzeak eta eperrak.
- Eduki egosten haragia bigundu arte.
- Erretiratu eperrak eta erramu hostoa.
- Pasa irabiagailutik eta txino iragazkitik.
- Elkartu eperra eta saltsa.
- Gehitu txokolatea, irakinaldi bat eman saltsa ongi bateratzeko eta jarri puntuan.
AHOLKUAK
aldatu- Lagungarri moduan, sagar purea, gaztaina purea, patata purea, konpota.... ondo doazkio.