Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi ragouta

HARAGI RAGOUTA

Haragi Ragouta

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK

aldatu
  • Zangarra edo gisatzeko beste haragi bat: 2 kg Koiperik gabe, karratu handitan.
  • Gatza.
  • Piperbletz.
  • Irina.
  • Oliba olio birjina: 75ml.
  • Baratxuria: 2 xerratu.
  • Tipula: 2 dadotan.
  • Azenarioa: 1 dadotan.
  • Pipermorro gorria: 1 dadotan.
  • Ardo zuria: 150 ml.
  • Tomate saltsa lodia: 150 ml.
  • Ilar egosiak: 150 g.
  • Patata gorrituak: 300 g.
  • Barrengorri salteatu: 150 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Haragiari gatza eta piperbeltza eman eta irinarekin estali.
  • Zartagin batean oliba olioarekin frijitzen jarri, bero dagoenean haragi zatiak frijitu ondoren xukatu eta gorde.
  • Kazola batean eta frijitzeko erabilitako olio pitin batekin baratxuriak jarri, gorritzen hasitakoan gehitu tipula, azenarioa eta piper gorria.
  • Elkarrekin erregosi gorritu arte, sartu haragia bertara eta busti ardo zuriarekin lehenik, hau murriztutakoan berriz, tomate saltsa gehitu.
  • Kozinatu minutu batzuetan horrela, eta ur pitin batekin estali haragia.
  • Kozinatu su txikian haragia, ongi bigundu arte.
  • Amaitzeko ilar, patata eta txanpiñoi lagungarriak bateratu, pitin bat elkarrekin irakin ondu eta zerbitzatu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Presio eltzea erabil genezake denbora aurrezteko.
  • Zapore bortitzagoak nahi izanez gero, ardo beltza aukeratuko dugu.