Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mertxika pastela

MERTXIKA PASTELA

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Labea 160Cº-tan piztu. Tarta moldea gurinez eta irinez estali.
  • Arrabolaren  laguntzaz, gaileta orea zabaldu eta tartaren moldea  estali.
  • Aluminio paperarekin estali eta gainean etxean eduki ditzakegun garbantzu edo babarrun zahar batzuk jarri, pastel osoa ongi estaliz.
  • Sartu labera eta egosi oinarria 15-20  minutuz.
  • Labetik atera eta kendu aluminio papera eta lekaleak.
  • Jarraian, krema  moldearen azpialdean zabaldu.
  • Mertxika  erdiak xerratu ondoren, kremaren gainean jarri, sagar tarta baten moduan,  bata bestearen segidan eta tarta osoa estaliz.
  • Hozturik dugunean,  estalkia  gainetik zabaldu eta hau ere hozten utzi.

AHOLKUAK

aldatu
  • Fruitua azkar eraldatzen da eta oinarria bigundu; beraz, egunean jateko pastela dugu.
  • Azukre kantitatea moldagarria da, bakoitzaren osasun eta beharren arabera.
  • Pastel, laranja edo limoi krema erabil liteke betetzeko.
  • Gainetik distira eman eta kontserbatzeko berriz, gelatina mota desberdinak, almibarrak edo marmeladak erabil ditzakegu.