Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tomate eta gaztanbera entsalada
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tomate eta gaztan bera entsalada(e)tik birzuzenduta)
TOMATE ETA GAZTANBERA ENTSALADA FRUITU LEHOR ETA ANTXOA OZPIN-OLIOAREKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Fruitu lehor, antxoa eta granada ozpin olioa
- Entsaladarako tomate helduak: 4 edo 1 kg.
- Gatza lorea.
- Gaztanbera: 200 g.
- Edertzeko belar usaintsuak: Eskukada 1.
PRESTAKETAK
aldatu- Katilu batean prestatu ozpin-olioa eta gorde
- Tomateak kontu handiarekin zuritu, erditik moztu eta xerratu.
- Zabaldu erretiluan tomatea eta gatzarekin ondu.
- Honen gainean banandu gaztanbera zatitxoetan.
- Koilara baten laguntzaz, gainetik busti ozpin-olioarekin.
- Edertzeko belar usaintsu batzuk gainetik zabaldu.
AHOLKUAK
aldatu- Plater hau udan jatea komeni da, baratzeko tomateak garaian daudenean.
- Tomatea zuritu gabe ere presta dezakegu, nahiz eta zurituta finago geratzen den.
- Edertzeko lore edo belar batzuk gehitu genitzake.