Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txitxardin entsalada
TXITXARDIN ENTSALADA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Jerezko ozpina: 25 ml.
- Gatza.
- Eskarola horia: 2 eskukada, ondo garbitu eta lehortu eta zatitua.
- Txitxardin egosia edo gulak: 400 g.
- Tipulin hostoa: Ale batzuk xehatu.
PRESTAKETAK
aldatu- Katilu batean nahasi oliba olioa, Jerezko ozpina eta gatza.
- Pertz batean elkartu eskarola txitxardin edo gulekin.
- Gehitu ozpin-olioa eta maneatu kontu handiarekin.
- Entsalada muntatzeko, plateraren erdian uztai bat jarri eta entsaladarekin bete.
- Uztaia erretiratu eta alboetan ozpin-olio hari bat eta tipulin hostoaz edertu.
AHOLKUAK
aldatu- Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira. Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagozkion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, urberritzen dira eta azkenik lehortu.
- Entsalada hauek ontzeko ozpin-olioa, saltsa arrosa, jogurt saltsa, esne-gain garratza edo beste edozein saltsa erabil dezakegu.
- Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.