Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zerba beteak urdaiazpiko egosi eta gaztarekin

ZERBA ZURTOIN BETEAK

Zerba zurtoin beteak gazta saltsan

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Zerben hostoa zurtoinetik banandu eta ongi garbitu.
  • Zurtoinari ileak kendu eta 5 zentimetroko luzera duten zatietan moztu.
  • Ur ugari gatzarekin irakiten jarri eta zurtoinak 15 minutuz egosi eta hoztu.
  • Zurtoinak erretilu batean zabaldu, eta horien gainean urdaia eta gazta zabaldu.
  • Beste zerba zati batekin estali, irin eta arrautzetan pasa ondoren frijitu.
  • Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.

AHOLKUAK

aldatu
  • Betegai moduan hostoekin egindako bexamel bat ere erabil daiteke.
  • Soberan ditugun hostoak 5 minutuz egosi, ongi xurgatu, bola batzuk egin eta arrautzaztatu ondoren frijitu ditzakegu.
  • Barazki edo gazta saltsa bat erabili dezakegu hornigai moduan.