Sukaldaritza liburua/Errezetak/Galeperrak saltsan
GALEPERRAK SALTSAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Galeperrak: 8.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Piperbeltza.
- Tipula: 2 lerrotan.
- Azenarioa: 2 ilargi erdian.
- Porru txikia: 1 lerrotan.
- Sagarra: 1/2 dadotan.
- Brandya: Zurrusta txiki bat.
- Ardo beltza edo zuria: 150 ml.
- Oporto edo ardo gozoa: 100 ml.
- Salda iluna, hegazti salda zuria edo ura: Estaltzeko 2 l. inguru.
PRESTAKETAK
aldatu- Garbitu galeperrak, luma handienak eskuekin kenduz, eta lumatxak sutan errez.
- Urdaila eta bestelako barrukiak ongi kendu, lepo aldeko eta ipurdi aldeko soberako azalak moztu. Ur hotzetan pasa eta lehortu.
- Lotu sukaldeko hariarekin, modu honetara, galeperra bilduta geratuko da eta kozinatzeko garaian puskatzeko arriskua kentzeaz gain, zerbitzatzerakoan ederrago egongo da.
- Gatz eta piper hautsarekin ondu galeperrak
- 8 galeperrak estu sartuko diren kazola bat jarri sutan, olioarekin.
- Sartu bertan galeperrak eta alde guztietatik gorritu ondoren, erretilu batera atera.
- Kazola berean jarri barazkiak sagarrarekin, su baxuan erregosten.
- Barazkiak ongi eginik eta kolore pittin bat hartzen hasten direnean, bertaratu galeperrak eta brandyarekin garreztatu.
- Garrak itzali orduko, gehitu ardoa lehenik, eta hau murriztutakoan, estali urarekin.
- Utzi irakiten harik eta galeperren bularrak bigunak egon arte.
- Atera galeperrak kazolatik eta haria kendu.
- Barazkiak pasa irabiagailutik lehenik, eta iragazkitik ondoren.
- Elkartu saltsa eta galeperrak, eman irakinaldi bat eta ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Galeperrak ehizakoak izan edo etxekotuak izan, egosteko beharko duten denbora desberdina izango da.
- Kazolan galeperrak estu geratzea garrantzizkoa izango da; kazola zabalegia aukeratuz gero, saltsa urtsuegia geratzeko arriskua izango dugu.
- Patata purea, sagar purea, patata gorrituak edo barazkiak erabil ditzakegu lagungarri moduan.