Sukaldaritza liburua/Errezetak/Izokina plantxan tomate ozpin-olioarekin
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Izokina plantxan tomate ozpin olioarekin(e)tik birzuzenduta)
IZOKINA PLANTXAN TOMATE OZPIN OLIOAREKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Izokina: Gorenetik ateratako 225-250 g.-ko 4 zati.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Tomate ozpin olioa.
PRESTAKETA
aldatu- Piztu plantxa eta ongi berotu.
- Erretilu batean zabaldu arraina, eta gatzatu.
- Igurtzi olioarekin eta plantxaren gainean jarri.
- Bi aldetatik kolorea eman eta gutxitu plantxaren berotasuna.
- Arraia guztiz egin aurretik atera.
- Platerean erdian jarri arraina eta inguruan Tomate ozpin olioa .
AHOLKUAK
aldatu- Izokinaren puntua gustuen araberakoa izango da baina kontu izan gehiegi lehortu gabe.
- Panadera patatak, patata sueztituak, Piper morroi erreak ere ongi onartzen ditu.