Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Eleizgarai bidea (Aretxabaleta)

Aretxabaleta herriaren inguruan dauden 6 ibilbide nagusietako bat da hau, Urkulu urtegira ipar-aldetik, Oro eta Larrino auzoetatik, hurbiltzen dena. Gero urtegia utzita beste bide batetik jaisten da herrira hiru puntu ikusgarri erakusten: Aozaratza elizatea, Otalora dorretxea, eta Otalorazelaiko hariztia. [1]

Eleizgarai bidea (Aretxabaleta)
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Gipuzkoa
Zailtasuna Erraza
Lekuak Aretxabaleta, Aretxabaletako Kanposantu atari erromanikoa, Elesgarai baserria, Oro auzoa, Iturralde baserria, Larrino elizatea, San Kristobal eliza, Urkulu urtegia, Intsusiaga baserria, Aozaratza elizatea, Torrena, Matikua eta Iregikoa baserriak, San Joan Bataiatzailearen eliza, Otalora dorretxea, Otalorazelaiko hariztia
Distantzia 7,0 km. 2,5 ordu
Ingurunea Urkulu urtegia
Abiapuntua Aretxabaleta
Informazioaren iturria [Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

aldatu

Aretxabaletako Kanposantua

aldatu

Kurtzebarri eskola atzetik doan bidegorritik abiatuko gara Arrasateko norabidean. Bidegurutzean eskuinerantz hartuz aldapan gora aurrez aurre aurkituko dugu hilerria. 1810. urtera arte Bedarretako San Migel eliza erromanikoa egon zen bertan. Egun, kontserbatzen den zati bakarra da hori, kanposantuan jarritako atari erromanikoa da. Ibilbide guztian zehar marra zuri eta horiek gidatuko gaituzte.

Elesgarai baserria

aldatu

Kanposantu ezkerreko bidea hartu eta 400 metrora aurkituko dugu. Baserri hori, garai batean Oron egondako San Joan Bataiatzailea eta San Martingo ermiten, egun baserriak, arrasto toponimiko bakarrenetarikoa da.

Oro auzoa

aldatu

Gorantz eta eskuinerantz doan pinudi arteko pista jarraituta Oro auzoko Iregikoa baserrira iritsiko gara. Aipatzekoak dira, baserri horren pareko harrizko garbilekua eta Iturralde baserriak duen auzoko armarria. Garbilekuko iturritik eskuinerantz doan errepidea jarraitu 100 metrora lurrezko pista hartzeko. Bertan panoramika ederrak daude.

Larrino elizatea

aldatu

Lurrezko pistatik aurrera jarraituz, bidegurutze batekin egingo dugu topo; hemen, zuzen jarraitu pinudian zehar, Larrinoko errepidera heldu arte. Mendi bidearen azken zatian, erromesbidearekin elkartuko gara. Errepidea ezkerrerantz jarraituz, elizateko San Kristobal elizara helduko gara. Horrek, hiru aldare ditu, erdian San Kristobalena. Elizateko hainbat lekutatik, Urkuluk eskaintzen dituen ikuspegi ederrez goza daiteke.

Urkulu

aldatu

Larrinoko errepidea jarraitu bidegurutzearekin topo egin arte; hemen eskuinaldera doan bidea hartu, Intsusiaga baserriaren ondotik igaro eta zuzen jarraituz, Urkulura iritsiko gara.

Aozaratza elizatea

aldatu

Erromesbidea ezker aldean utziz, urtegia inguratzen duen bidea jarraituko dugu. 450 metrora eskuinerantz doan bidexkatik joko dugu, Aozaratza elizateko Torrena baserrira heltzeko. Errepidea gurutzatuz, Matikua (egun jatetxea) eta Iregikoa baserriak daude. Ondoan, San Joan Bataiatzailearen eliza.

Otalora dorretxea

aldatu

Bidegorria jarraitu eta 500 metrora Monumentu Historiko Artistikoa den jauregi horretara helduko gara.

Otalazelaiko hariztia

aldatu

Bidegorria utzi eta bidea zuzen jarraituz, Otalazelai (edo Otalora Zelai) atsedengune paregabe horretara iritsiko gara.

Ibilbidearen amaiera

aldatu

Agerre baserritik beherantz, Aretxabaletako herria inguratzen duen saihesbidearen gainetik eta 200 metrora, ibilbidearen hasierako puntura helduko gara

Erreferentziak

aldatu
  1. «Topogida — Aretxabaletako Udala» www.aretxabaleta.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.

Ikus, gainera

aldatu


Kanpo estekak

aldatu