Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Kurtzebarriko Itzulia
Aretxabaleta herriaren inguruan dauden 6 ibilbide nagusietako bat da hau, Kurutzbarriko mendiari itzulia egiten diona. [1] Kurtzebarri (mendebaldeko euskaraz) edo Kurutzeberri w:eu:Gipuzkoa1Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen mendia da, Zaraiako mendilerroaren barruan eta Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalerrien artean. Urkuluko uharkaren hegoaldean zutik agertzen da. Tontorrak 1.133 metroko altuera dauka. Goialdean, 1928an jasotako gurutze metalikoa dago, inskripzio honekin: "Kurutze berri, kurutze ona | zabaldu izu gure errian pakea eta zoriona".
Kurtzebarriko Itzulia | |
---|---|
Herrialdea | Gipuzkoa |
Zailtasuna | Erdikoa |
Lekuak | Aretxabaleta, |
Distantzia | 18,6 km. 6 ordu |
Ingurunea | Urkulu urtegia, Kurtzebarri mendia |
Abiapuntua | Aretxabaleta |
Informazioaren iturria | [Lehenengo informazio iturria |
Ondoan dauka beste tontor bat, Elorretako Haitza edo Atxa (1.146 m), bera baino altuagoa dena.
Ibilbidea
aldatuIbilbide hau Aizkorri-Aratz parke naturaleko ibilbide sareko PR bidea da. Aretxabaleta eta Eskoriatza herrietako lurretatik doa. Bi aldakuntza egon daitezke ibilbidean, lehenengoa Aretxabaletatik abiatu ordez, Urkulu uharkako Matxiniturri iturriko aparkalekutik abiatzea; eta bigarrena, Kargalekutik (ibilbideko puntu garaiena) tontorreko gurutzeraino joatea, arroka karstikoaren beheko aldean doan bide errazetik, eta gero berriro Kargalekura itzultzea.
Parkeko sarbidea
aldatuAretxabaletatik Urkulu urtegira daraman Bainuetxeko bidegorriaren hasieran dago. Hemendik abiatu eta 2 kilometrora urtegira iritsiko gara; eskuinean Matxiniturri iturria.
Matxiniturri iturria
aldatuHorren atzetik irteten den ezkerreko herribidetik gora egin eta kilometro eskasera Aretxu txabolara iritsiko gara. Nahi izanez gero, hemendik has gaitezke ibilbidea, iturritik gertu dagoen aparkatekutik abiatuta,
Aretxu txabola
aldatuBeheranzko gurdibidea jarraitu. Lehenengo bidegurutzean beherantz jo eta 100 metro eskasera ezkerretara dagoen baso pista jarraituko dugu. Pixkanaka bertako zuhaitzez osaturiko basoan sartuko gara eta kilometro eta erdi egin ondoren, Mendiolako bidea utzita, ezkerrerantz doan Arabako mandobidea jarraituko dugu. Kilometro erdira Uriaga baserriarekin egingo dugu topo.
Uriaga baserria
aldatuTankera tradizionaleko baserri hori Eskoriatzako Mendiola elizatean dago. Baserria ezkerrean utzita eskuineko bidea hartu eta mendiaren ipar aldetik gora egingo dugu. Kilometro bat egin ondoren San Joan Txiki ermitako bidegurutzera ailegatuko gara; ermita bisitatzeko eskuineko bidea jarraitu 300 metroz eta aurrez aurre izango dugu. San Joan Txiki ermitak jatorriz San Joan Ante Portam Latinam izena zuen (814 m). Kondairak dioenez, antzina, Kurtzebarriko harkaitz handi bat askatu eta amildegitik bera zihoala egun ermita ezagutzen dugun leku honetan gelditu zen; bailarara iritsi gabe eta ezbeharrik sortu gabe
Ermitako bidegurutzea
aldatuBidegurutzean zuzen jarraituz, Asuntzetako paisaia zeharkatu eta Udalatzako saroira iritsiko gara. Segidan ibilbideak ezkerreko norabidea hartuko du, poliki poliki Kargalekurantz igotzeko.
Kargaleku
aldatuKargaleku edo Apotza, Kurtzebarriko ipar lepoan dago. Ingurukoek diotenez, garai batean, Ikatza kargatzeko erabiltzen zen leku hori. Elorretako haitza eta Arangoiti mendien artean gaude, Kurtzebarriko lepoan, hain zuzen. Bertan, inguruko paisaiaren edertasunez gozatuko dugu.
-
Kargaleku
-
Putreak
-
Tontor aldea (ibilbidetik kanpo)
-
Ugastegi aldea Kurtzebarriko artzain-txaboletatik (ibilbidetik kanpo)
Degurixa
aldatuKargalekutik eskuinerantz abiatuta, Basobaltzeko pagadi sakonetan zehar sartuko gara Atxulo izeneko arkura, kareharrizko begi zulora, iritsi arte. Hori zeharkatu eta malda gogor bat jaitsiz Degurixako depresiora iritsiko gara.Babesturik dagoen artzain gune hori 901 metroko karst sakonunea da. Sakonunearen erdian Maruatx mendia dago, ekialdean berriz, Andarto. Eskuineranzko norabidea hartu txabola aurretik eta 250 metrora berriz eskuinera jo. Pista jarraituz, 1200 metrora, Ugastegira helduko gara.
Ugastegiko abeletxea
aldatuAbeletxe hori Bekoetxe, Penpelin, Erdikoetxe eta Goikoetxe baserriez osatzen da; azken hori izanik Gipuzkoako baserririk garaiena (760 m). Baserriak eskuinean utzita, zuzen jarraitu Arbeko amildegia jaitsiz. Pista jaisten hasi eta 600 metrora ezkerreko bidezidorra hartuko dugu Arbeko txabolara iritsi arte.
Urkulu erreka
aldatuErreka hori inguruko mendietan sortzen da eta Urkuluko urtegian isurtzen ditu urak.
Goroeta elizatea
aldatuUrtegia inguratzen duen errepidera heldu eta ezkerreko norabidea hartuko dugu. 1200 metrora ezkerreko pistatik gora egin eta Goroeta elizatera ailegatuko gara. Bertako Etxebarri, Mendikurtzaga, Mendiaretx eta beste baserri batzuen artetik elizateko Santiago elizara* iritsiko gara. Aipatzekoa da elizate horretako Mendiaretx baserri ondoan dagoen Amezti Quercus Pyrenaica garrantzitsua.
Egokitutako bidegorria
aldatuEliza atzean utzita, berriz bidegorriarekin egingo dugu topo. Hori jarraitu eta 500 metrora, Areantza elizateko sarbide ondotik doan bidea segituz hasierako puntura iritsiko gara.*Goroetako Santiago eliza: Aldare nagusian dagoen erretaula polikromatu erromanikoa da. XVI.mendean Perez de Sardaneta atxabaltarrak egin zuen. Mundu osoan ez da ezagutzen Santiago apostoluari espresuki eskainiriko erretaularik.
-
Otaloratik hegoalderako ikuspegia
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Topogida — Aretxabaletako Udala» www.aretxabaleta.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
Ikus, gainera
aldatu- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Arrasate-Arantzazu erromesbidea
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Eleizgarai bidea (Aretxabaleta)
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Gatz Bidie
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Kurtzebarriko Itzulia
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Leintz haraneko begiratokia
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Uretsen bidea. Aretxabaletako bainuetxeen bila
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Urkuluko itzulia
Kanpo estekak
aldatu- Eleizgarai bidea 300 argazkitan (Flickr, lkontratua90)