Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Urkuluko itzulia

Aretxabaleta herriaren inguruan dauden 6 ibilbide nagusietako bat da hau. Aretxabaletatik uharkara hurbildu bide gorriari jarraituz, eta Urkulu urtegiari itzulinguru bat egiten zaio beti ere ur ertzetik gertu. Aretxabaletatik irten gabe, aukera dago Matxiniturriko parkinetik abiatu eta bukatzeko, baina horrela bidegorriko ingurune natural aberatsa ikusi barik geratuko da. [1]

Urkuluko itzulia
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Gipuzkoa
Zailtasuna Erraza
Lekuak Aretxabaleta, bainueteko bidegorria, presa, hegaztien behatokiak, Goroeta Areantza eta Bolinaga auzoak etaIturriondo parkea
Distantzia 12,4 km. 3 ordu
Ingurunea Urkulu urtegia
Abiapuntua Aretxabaleta
Informazioaren iturria [Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

aldatu

Urtegiaren perimetro osoak 7 kilometro ditu, "Urkuluko itzulia" izena duena. Urtegitik ateratzen dira beste bide batzuk ere, inguruko auzo hauetara doazenak: Mendiola (Eskoriatza) , Bedoña (Arrasate) eta Arantzazu (Oñati).[2]


Bainuetxeko bidegorria

aldatu

Urkulu urtegira daraman bidegorriaren hasieran dago. Hemendik abiatu eta 2 kilometrora urtegira iritsiko gara; eskuinean Matxiniturri iturria. Lehenago bide erdian edo Otalora dorretxea ikusi dugu eskuinaldean goian, eta urrerago Aozaratzako Eliza.

Urkulu urtegia

aldatu

Urkulura heltzean bera inguratzen duen bidegorri eta errepidearekin egingo dugu topo. 1980. urtean eraikitako urtegi horrek, Debagoieneko udalerri guztiak eta Eibar herria, urez hornitzeaz gain, atxabaltar eta inguruko herritar askori aisialdiaz gozatzeko aukera ematen die. Ezkerretara, Iraeban baserria, egun, monumentu izendatua.

Egokitutako Bidegorria

aldatu

Areantza elizatera doan errepidea eskuinean utzita, aurrez aurre dugun bidegorritik hasiko gara Urkuluko itzulia egiten. Goroetako elizaurrera heltzen den bidegorri zati hori, urritasunak dituzten pertsonentzat egokituta dago.

Baserrien artelana

aldatu

Urkulu urtegia eraikitzean, ur azpian desagertutako baserrien omenez egin zen. Bertan, umeentzako jolasak daude. Metro gutxi batzuk lehenago Goroeta elizatea ezagutzeko aukera dugu. Bertan Santiago eliza da aipatzekoa, XVI.mendean Perez de Sardaneta atxabaltarrak eginiko erretaula polikromatuagatik. Mundu osoan ez da ezagutzen Santiago apostoluari espresuki eskainiriko erretaularik. Bestalde, ezin da ahaztu, elizate honetako Mendiaretx baserri ondoan dago inguruko Ametz multzo garrantzitsuena.

Urkulu erreka

aldatu

Urkulu urtegiko ur emari garrantzitsuenak Bolibartik eta erreka horretatik datoz.

Urtegiko behatokia

aldatu

Bertatik ikusten den panoramika ikusgarria da. Parean Urkuluko irla, oso garrantzitsua gordetzen duen biodibertsitateagatik.

Urtegiaren uren erregulaziorako eraikia. Beherantz joanda, urtegiko araztegia dago. Inguruko pistetatik, Oñatiko Zubillaga auzora edota Arrasateko Bedoña elizatera joan daiteke.

Hegaztien behatokiak

aldatu

Lehenengoa presatik 350 metrora dago, bigarrena berriz, Aozaratza elizatean. Hortik bidegorria jarraitu urtegiko perimetro osoa egin arte.

San Bixente ermita

aldatu

Matxiniturri iturriaren atzeko eskuineko bidea jarraituz, Areantzako elizatera helduko gara. Bertan Kanpaijole eskola dago. Aurrera eginez, 600 metrora, eskuineko pistatik gora joan eta muino batean aurkituko dugu ermita eder hau.

Bolinaga auzoa

aldatu

Arientzako Mitarte Garai nekazal etxe albotik doan bidea beherantz jarraituz helduko gara. Aipatzekoa da bertan dagoen Bolinaga Errota baserria. Errepidetik beherantz jarraitu eta bidegurutzean, eskuinera doan hareazko pistatik gora joan.

Iturriondo parkea

aldatu

Berehala Iturriondo parkean sartuko gara. Bertan, zuhaitz eta zuhaixka espezie asko daude. Beherantz jarraituta, hasierako puntura iritsiko gara.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Topogida — Aretxabaletako Udala» www.aretxabaleta.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  2. «Topogida — Aretxabaletako Udala» www.aretxabaleta.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.

Ikus, gainera

aldatu


Kanpo estekak

aldatu