Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Budinak

Sukaldaritza Liburua


Budina edo pudingak Erresuma Batuko sukaldaritzan du jatorria. Ingelesaren "pudding"terminotik dator puding izena eta frantsesaren "boudin" netik, aldiz, “budin” euskal izena. Budina gozoa edo gazia izan daiteke. Gozoa azkenburuko moduan erabiltzen da; gazia, aldiz, lehen plater moduan zerbitzatzeko. Budina, lehen, prestaketa mota honi esaten zitzaion: oinarria fekula zuen osagai bat, esnekiren bat, arrautzak eta zaporea emango zion osagaiak nahastu eta egosirik lortutakoari. Gaur egun eta gure sukaldean, fekula duen elementua, kasu askotan, baztertu egiten da. Osagai guztiak nahastutakoan, Maria bainuan edo lurrunetan egosten dira.

Budinaren osagai nagusiak aldatu

  1. Fekula duten osagaiak: Ogia, bizkotxoa, arroza edo semolaren bat.
  2. Zapore nagusia emango dioten osagaiak: Espeziak, fruta azukredunak, fruitu lehorrak, pasak, pureak, barazkia, arrainak, perretxikoak.....)
  3. Budinari gehitzeko esnekiak: Esnea edo esne-gaina.
  4. Arrautzak.

Gaur egun, aldiz, gurean errezeta ugariri fekula duen osagaia kendu egin zaie. Kasu gehienetan, arrautza eta esnekiak erabiltzen dira oinarri moduan.

Budin errezetak aldatu