Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Perretxikoak

Lime spider02.jpg

Sukaldaritza Liburua

Lime spider02.jpg


Perretxiko eta onddoak, modu askotara presta ditzakegu, gainera, bakarrik bere horretan, tortillan, nahaskian, plantxan, labean, erregosia, gisatua edo hornigai bezala erabiltzen dira. Betegai bikaina ere izan daiteke.

Onddo eta perretxikoak labean erreaAldatu

Perretxiko txapela edo xaflak, ondu eta labe bero batean sartu, kanpotik kurruskari eta barrutik samurra eta hezea lortzea du helburu. Onddoak, barrengorriak, niskaloak, galanpernak, belarri landuak...

Ondo eta perretxikoak labean prestatze kopauso nagusiakAldatu

  1. Perretxiko eta onddoak garbitu, beharko balitz xaflak egin.
  2. Gatz eta olioarekin ondu eta labeko erretilu batean jarri.
  3. Labe beroan denbora laburrez erre.
  4. Labetik atera eta gainetik perrexila eta baratxuri xehatua gehitu.
  5. Beste labe golpe bat eman. Gustuko badugu limoi zukua ere gehitu.

Onddoak edo perretxikoak plantxanAldatu

Bero zuzena duen plantxa edo zartagin oso bero baten gainean, ondutako perretxikoak edo onddoak erretzea, kanpotik txigortuta eta barrutik, xamur, heze eta bustia lortuz. Xerra finetan moztu onddoak edo zuztarra kenduta perretxiko txapela.

Perretxiko edo onddoak plantxan egiteko pauso nagusiakAldatu

  1. Perretxikoa garbitu eta zatitu edo xerratu.
  2. Olioarekin eta gatzarekin ondu. Zuzenean plantxan bi aldetatik erre.
  3. Plantxatik kanpo perrexila eta baratxuri xehatua gehitu. Laben golpe bat eman.
  4. Nahi izatera limoi zuku pittin bat ere gehitu.

Perretxikoak parrilan erreaAldatu

Ikatzaren berotasunean, eta honen ketan perretxiko txapelak erretzea, kanpotik txigortu eta kurruskari, barrutik samur eta heze utziz. Normalean onddo edo perretxiko txapela ederrak egiten dira parrilan.

Perretxiko parrilan erretzeko pauso nagusiakAldatu

  1. Txapelak ongi garbitu.
  2. Olio eta gatzarekin ondu.
  3. Parrilla bero batean bi aldeetatik kozinatu.
  4. Parrillatik kanpo perrexila eta baratxuri xehatua gehitu.
  5. Nahi izatera limoi zuku pittin bat ere gehitu.

Perretxiko eta onddo salteatuakAldatu

Perretxiko ugari gordinik ere jan daitezke inolako arazorik gabe, barrengorria adibide, salteatuaren teknika bikaina da, perretxiko eta onddo horren lurrinak dastatzeko. Basa perretxiko batzuekin kontu izan behar da, hauek ondo eginak bakarrik jan bai daitezke.

Perretxiko eta onddo salteatuak prestatzeko pausoakAldatu

  1. Edozein perretxiko mota
  2. Perretxikoak ondo garbitu, lehortu eta zatitu.
  3. Koipe gutxirekin, su bizian eta denbora laburrean, gorrituz edo txigortu.

erretxiko edo onddo salteatuak prestatzeko pauso nagusiakAldatu

  1. Perretxiko edo onddoak ongi garbitu, eta zatitu.
  2. Zartagin edo saute oso bero jarri oliba olioarekin eta barazkiak gehitu.
  3. Denbora laburrean, kolorea hartu eta pittin bat egin arte eduki. Amaieran gazitu.

Perretxiko eta onddo erregosiaAldatu

Lehenik, hornigai zatituak ( tipula, baratxuria...) olioarekin sueztitu eta ondoren Onddo edo perretxiko moztuak gehitu, jarraian bere zukuan eta su baxuan perretxikoak erregosi. Edozein perretxiko edo onddo zatitu.

Perretxiko edo onddo salteatuak prestatzeko pauso nagusiakAldatu

  1. Hornigai moztuak oliotan eta su eztian erregosi.
  2. Perretxiko edo onddo garbituak eta zatituak gehitu.
  3. Elkarrekin erregosi, perretxikoak eginda izan arte eta ondu.

Barrengorriak edo ziza horia (saltsa perretxikoa) saltsanAldatu

Perretxiko gisatuak bikainak geratzen dira baita edozein gisaturen hornigai moduan ere, beren lurrinak zapore berezia ematen die prestaketa hauei.

Perretxikoak saltsan prestatzeko pausoakAldatu

  1. Barazki edo bestelako saltsa bat prestatu.
  2. Perretxikoak salteatu eta saltsan sartu.
  3. Ondoren beste osagaiekin edo bakarrik bertan gisatu.
  4. Bereziki barrengorriekin prestatzen da baina ziza horiak, onddoak edo beste edozein perretxikorekin ere egin liteke.

Perretxiko edo onddo TortillaAldatu

Perretxiko edo onddoak, mendian bildutakoak edo hazitokikoak, guztiak bikainak dira tortillak egiteko, perretxiko bakarra erabiliz edo nahastuta. Beste osagai batzuekin elkartuta ere asko prestatzen da.

Tortilla prestatzeko pausoakAldatu

  1. Perretxiko edo onddo mota bat edo nahastuak, salteatu edo erregosi.
  2. Arrautza irabiaturekin nahastu.
  3. Zartagin bero batean tortilla bat egin.

Perretxiko edo onddo nahaskia.Aldatu

Perretxiko edo onddoak, mendian bildutakoak edo hazitokikoak, guztiak bikainak dira nahaskiak prestatzeko, perretxiko bakarra erabiliz edo nahastuta. Beste osagai batzuekin elkartuta ere egin daiteke.

Nahaskia prestatzeko pausoakAldatu

  1. Perretxiko edo ondo mota bat edo desberdinak, salteatu edo erregosi.
  2. Ondoren irabiatu gabeko arrautzarekin nahastu.
  3. Olioa duen zartagin bero batean nahaskia egin.

ErrezetakAldatu