Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Pureak

Sukaldaritza Liburua

Purea osagai desbedinak egosi ondoren, salda gutxirekin utziko dugun barazki edo fruitu birrindua eta zaporetsuari esaten zaio. Krema oso lodi baten testura izango du.

Purea bihurtuko dugun edo ditugun osagai edo osagaiak, lehenik, sutan, labean, lurrunetan edo mikrouhinean egosiko ditugu, ondoren birrintzeko.

Purea lehen platera izan daiteke, aurre prestaketa baten parte edo beste osagai nagusi baten lagungarri edo hornigai.

Pureak elementu edo osagai bakarrarekin ( sagar purea ) edo osagai desberdinen nahasketarekin ( barazki purea ) presta daitezke.

Barazki pureak aldatu

Barazki bakarra, edo ugari erabiliz presta dezakegu. Jeneralean, barazki bakarraren pureak beste prestaketen lagungarri moduan erabiltzen dira; aldiz, barazki askorekin burutzen ditugunak, lehen plater moduan koilararekin jateko. Normalean irina duten elementuak izaten dituzte osagai moduan: patata, kuia, lekalea... Osagai nagusia, egosi eta ur kopuru handiena murrizten utzi edo erretiratu egingo dugu, birrindu aurretik. Purearen prestaketan ohikoa da osagai batzuk aldez aurretik olio edo gurinarekin erregostea. Modu honetan pureari kolorea eta zaporea ematea lortuko dugu. Amaieran berriz, olioa edo gurina pittin bat gehitzea ere aukera bat da, modu honetan pureari krema testura eta zaporea emanez. Purea lehen plater moduan zerbitzatu beharko bagenu, ogi edo bestelako osagai txigortuak gehitzeko ohitura dago.

Patata purea, barazki purea, azenario purea, kuia purea...

Fruitu pureak aldatu

Jeneralean, irina duen edo denbora luzez egosi ondoren ura kendu diogun fruituekin egiten dira: sagarra, gaztaina, udarea, mangoa, marrubia, arana....

Plater baten hornigai moduan edo beste baten osagai edo aurrelan moduan (izozki bat prestatzeko) erabiltzen dira.

Prestatzeko osagai nagusia, ur kantitate gutxirekin egosten da guztiz lehortu arte, ondoren birrintzeko. Fruitu batzuen kasuan, limoia gehitzen zaio kolorea galdu ez dezan eta zaporea emateko. Fruitu batzuk sagarra, udarea.....labean ere erre daitezke azal eta guzti, su baxuan eta ur pittin batekin. Behin eginik eta lehortuta ditugunean birrintzeko.

Sagar purea, udare purea....

Lekale pureak aldatu

Normalean, bezperan lekaleekin prestatutako eltzekarien soberakinak irabiatuz burutzen da. Behin purea eginda, kontu handia eduki behar da non berotu, mikrouhin eta Maria Bainua erabili beharko dugu horretarako. Jeneralean, lehen plater moduan erabiltzen da eta txigortutako elementuak gehitu daitezke atontzeko eta zaporea emateko.

Dilista purea, babarrun purea....

Pure errezetak aldatu