Sukaldaritza liburua/Gozogintza/Bainuak eta estalkiak
Gozogintzako langintza desberdinak: tartak, opilak, pastak, .... bainatzeko edo amaierako estalkia edo geruza emateko prestaketak dira.
Geruza edo bainu horiek zaporea emateko, edertzeko edo prestaketa kontserbatzeko erabiltzen dira.
Bainu mota franko aurki dezakegu.

Bainu motak Aldatu
Txokolate bainuak Aldatu
Txokolatea oinarri duten bainu edo estalkiak dira, gurinarekin, ur eta azukrearekin.... Txokolate tartak, pastak, opilak, trufak..... estaltzeko erabiltzen dira.
Azukre bainuak Aldatu
Errege bainua, merenge arin moduko bat da. Fondanta azukrea glukosarekin bola puntuan eta hotzean landutakoa dugu.
Almibar bainuak Aldatu
Almibarra ispilutxo puntuan. Argitasuna eman eta kontserbatzeko erabiltzen dira.
Gorringo bainuak Aldatu
Ingeles bainua, gorringo azukre pittin batekin nahastuari esaten zaio. Bainu hau opilei eman eta pittin bat egosi egin behar izaten dira.
Gelatina bainuak Aldatu
Frutazko gelatinak edo gelatina gozoak. Hotzean ematen diren bainuak dira; zaporea eman eta prestaketa kontserbatzeko erabiltzen dira.