Sukaldaritza liburua/Gozogintza/Mousseak eta bavaroisak
Frantsesez "mousse"-k bitsa esan nahi du. Oinarrian, zuringo eta esne-gaina azukrearekin harrotua da. Horri zaporea emateko osagaiak eta gelatina gehitzen zaizkio. Forma hartuko duten moldetan edo katilutan jarri eta hoztean zerbitzatzen da.
Bavaroisak
aldatuKasu honetan, prestaketa ez da horren harroa, normalean pisu gehiago izaten du. Oinarrian krema ingelesa bat izaten da edo zapore handiko pure gozo bat. Honi harrotutako esne-gaina gehitzen zaio eta gelatina ere bai. Hozten utzi, eta esandako mousse pisutsuago baten antza izango du.
Pastel erdi hotzak
aldatuBi aldetatik irekiak diren moldetan egiten diren prestaketak ditugu. Bizkotxo bustiak eta mousseak edo bavaroisak tartekatzen dira. Zapore desberdinetako mousseak izan daitezke, baita bizkotxoak ere. Moldeak, borobilak edo karratuak, handiagoak edo txikiagoak izan daitezke. Moldean jarriko dira prestaketak, eta hoztutakoan, moldea kendu eta moztu egingo da.
Aparrak
aldatuZuku edo likido gozo bat edo batzuk nahastu eta sifoi ontzian sartzen dira, eta aire konprimitua gehituz, barruko likidoa apar moduan kanporatuko da. Ez du zertan esne gainik edo zuringorik izan, izan badezake ere; hartara zapore naturalagoa izango du. Osagai guztiak hotzean nahastu beharko dira eta gelatina gehitzea egon liteke. Zerbitzatzeko momentu berean botatzen da, inoiz ez aurretik. 6 eta 12 g gelatina erabiltzen dira litro likido bakoitzeko.