Sukaldaritza liburua/Gozogintza/Pastelak eta Tartak

Tartak, gozogintzako prestaketa klasikoak dira. Ospakizun berezietarako gordetzen dira. Prestaketa desberdinen geruzekin osatzen da, eta jeneralean, kanpotik estalki bat edo edertzeko elementuak izaten ditu. Bizkotxoa, gaileta edo hostorea izan dezake oinarri, nahiz eta bizkotxoarena den klasikoena.

Bizkotxoa, gorringo eta txokolate tarta

Bizkotxoko tartak

aldatu

Ohikoena bizkotxo arin bat prestatzea izaten da. Bizkotxo hau jarabe edo almibar zaporetsu batekin busti beharra dago; bestela, lehorra geratuko da. Tartean krema, mousse edo betegai gozo bat jarriko da. Horrelakoak, geruza bat, bi, edo hiru egitea badago, betegai berdin edo desberdinekin. Kanpotik estalki batekin amaituta edo zuzenean kremarekin. Jeneralean, edertuta bukatzen da, mahukarekin irudiak eginez eta edertzeko elementuak erabiliz, txokolate hautsa, txokolate txirbila, fruitu lehor txigortuak, glas azukrea.....

Galleta oinarri duten pastelak

aldatu

Kasu honetan, bi piezako moldetan lehenik galleta ore gozoa zabalduko da. Ondoren kremaz beteko dugu, pastel krema, limoi krema, laranja krema, mousseak.... Jeneralean, gainetik pastelari izena ematen dion osagai nagusia joaten da: sagarra, kiwia, frutak, udareak, gazta krema.

Oharra Galleta orea batzuetan gordinik sartu behar da labera betegaiarekin, beste batzuetan aldiz, lehenik, egosi egin behar izaten da galleta, krema jarri aurretik; beste batzuetan, berriz, erdi egosi egiten da eta ondoren osagai nagusiarekin egosten da.

Sagar tarta.

aldatu
 
Sagar tarta

Moldea galleta orearekin estaltzen da. Pastel kremarekin bete. Sagar erdi xerra finekin tartaren gaineko geruza estaltzen da Ondoren, egosi egiten da. Amaitzeko gelatina batekin estaltzen da.

Arrautza duen gazta tarta

aldatu
 
Gazta tarta

Moldea galleta orearekin estaltzen da. Labeko papera lehenik, eta garbantzuekin bete moldea. Egosi labean 5 minutuz; galleta bakarrik. Labetik atera eta arrautza duen gazta kremarekin bete. Labera sartu eta egosi krema eta galleta egin arte. Fruta gelatina batekin estal daiteke.

Kiwi edo marrubi tarta.

aldatu

Moldea galleta orearekin estali. Labeko papera lehenik, eta garbantzuekin tapatu moldea, orea igo ez dadin. Egosi labean 15 minutuz, galleta bakarrik. Labetik atera eta galleta hoztutakoan, limoi krema jarri. Estali kiwi xerrarekin lehenik, eta gelatinarekin ondoren. Uzi hozten.

Hostore pastelak

aldatu
 
Hostore milorria

Hostorea oinarri hartuta egin daitezke gailleta moduan pastelak, berdin-berdin. Hala ere, hostorearekin egitekotan, pastela momentuan jan beharko da bestela azkar hezetu eta bigundu egingo da. Hostopila, Tatin tarta, sagar bandak, sagar tartak.... dira hostorearekin eginiko pastel ezagunenak.

Pastel eta opil gozo errezetak

aldatu